2011-01-12

Down Sindromearen prozesua

EZAUGARRIAK

Fisiko eta mental ohiko atzeratasunez gain, beste osasun arazo asko daude Down sindromean ikusi ahal ditugunak. Hauek dira adibide batzuk:

  1. Entzumen galera
  2. Bihotzeko arazoak
  3. Hesteetako arazoak
  4. Ikusmen arazoak
  5. Tiroidea hormonaren maila baxuak
  6. Hezurretako arazoak
  7. Umeetan pisuaren gorakada baxua
Down sindromea duten pertsonek leuzemia garatzeko arrisku gehiago dute, gaixotasuna ez duten pertsonak baino. Gainera infekzioak garatzeko joera gehiago dute, inmunitate-sistemarekin arazoak dute, azaleko arazoak, baita konbuktsioak ere.

Down sindromea duten umeek, normalean, adin berdina duten umeek baino astiroago garatzen dira. Lengoaiaren garapena astiroagoa doa, baita garapen motorra ere. Adibidez, ume gehienek 12 eta 14 hilabete bitartean hasten dira ibiltzen, aldiz Down sindromea duten umeek 15 eta 36 hilabete bitartean hasten dira.



DIAGNOSTIKOA

Down sindromea, normalean, jaiotzean detektatzen da, ezaugarri fisikoak direla eta. Diagnostikoa egiaztatu egiten da odol analisi baten bidez, kromosomak aztertzeko. Beste analisi batzuk egiteko aukera ere dago, adibidez: erradiografia, elektrokardiograma,...

Kasu batzuetan, Down sindromea, haurdunaldian ere detektatu ahal da. Odol analisi baten bidez egiten da, zeinek hiru produktu kimikoen maila detektatzen du haurdun dagoen pertsonaren odolan (“triple test”). Emaitz hauek arraroak badira, beste froga batzuk egin behar dira Down sindromea dagoen edo ez egiaztatzeko.


IRAUPENA

Down sindromea bizitza osoan zehar dagoen kondizio bat da.

PREBENTZIOA

Ez da existitzen inolako prebentziorik Down sindromea ekiditzeko. Hala ere, ezaugarri hauekin ume bat eukiteko arriskua gorantz doa, zenbat eta ama zaharragoa izan. Normalean, adin gehiago duten pertsonei, lehendik analisiak egiten zaie Down sindrome posible bat detektatzeko.
Jadanik, Down sindromeko ume bat duten gurasoek, gaixotasuna duen beste ume bat eukiteko arrisku gehiago dute. Azterketa genetikoak, arrisku portzentaiak determinatzera laguntzen dute.


TRATAMENDUA

Ez da inolako tratamendurik existitzen Down sindromearen gaixotasuna gelditzeko. Hala ere, osasunarekin eta garapenarekin lotuta dauden hainbat arazo, tratamendu berezi bat izan ahal dute, horrela umearen bizi itxaropena igotzeko eta bere bizitza zenbait hobetzeko.

Informazio guzti hau, beste pertsona baten blogetik aterata dago. Horregaitik, blog horren informazioa ipiniko dut, bai helbidea, baita argazki bat ere. Gaiaren inguruan informazio gehiago nahi izatekotan, bertara joan eta dagoen guztia irakurri ahal izango duzue.

Helbidea:

Argazkia:







No hay comentarios:

Publicar un comentario