Ondoren emango dudan informazio guztia, beste pertsona baten blogetik aterata dago, beraz, amaieran helbidea eta argazki bat utziko dizuet, nahi izatekotan bertara joan eta informazio gehiago eukiteko.
Espainian, bi faktore nabarmen daude Down Sindromeko haurren jaiotza tasan eragina dutenak. Horietako bat da amniozentesis froga,1983. urtean aurkitu zutena, eta haurdunaldiko 13 eta 16 asteen artean detektatu ahal du Down Sindromea. Bestea abortuaren legea da, 1985ean zigortua, eta uzten duena bikotearen eskuetan erabakitzea gaixotasuna duen umea eukitea edo ez. Gaia polemikoa da, baina gauza bat argi dago: Down Sindromeko umeen jaiotzak asko jaitzi egin dira. Gaur egun, 1100 ume bakoitzetik bat Down Sindromea garatzen du, estatistikoki gertatzen dena baino %30 gutxiago. Espezialistek dioten moduan, Down Sindromeko ume bat eukiko dutela dakiten %80-a, abortua praktikatzea erabakitzen dute. Askok, datu hauen aurrean harritu egiten dira. Egia esanda, kasu bakoitza berezia da eta erabakiak oso desberdinak eta pertsonalak dira. Espainiako Down Sindromeko Federazioa, zalatu egin du bikoteek duten informazioa falta, eta horregaitik kasu gehienetan abortatzera eramaten dutenak. Eurek gura dute gurasoei esan gaixotasun honek duen alde ona eta alde txarra, geroago bikotea kontzientziaz eta lasaitasunez erabakia hartu ahal izateko. Adibidez, askok ez dakite, Down Sindromeko pertsonen bizi esperantza nahiko handitu dela azkenengo urteetan, zehazki, ia 20 urteetan. Orain, zenbaiten bizi esperantza 75 urteetara heldu daiteke. Gainera, teknika berriak sortu dira euren burmuinaren zati batzuk estimulatzeko, eta horren bidez, lehen egiten ez zuten gauzak egitea posiblea izango dute.
Blog honen informazioa:
Helbidea:
http://blogsociedad.com/272/aborto-disminuye-el-sindrome-de-down/
Argazkia:
No hay comentarios:
Publicar un comentario