2011-01-13

"El Educador Social en la Sociedad de la Informacion"

Sarrera honi hasiera emateko, esan beharra dago, Alejandro Martinez Gonzalez idatzitako “El Educador Social en la Sociedad de la Información” testuari buruz hitz egingo dudala.
Bera, hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrien titulatua da eta beraz, teknologia berriei buruz hitz egin digu artikulu honetan.

Berak dioen bezala, informazio eta komunikaziozko teknologiak (IKT), bakarrik dira eredu politiko, ekonomiko eta social bat. Eredu bat zeinek bere aukerak baldintzaten ditu, errentagarritasun handiagoa lortzeko.
Pertsonak aldarrikatuko dute IKT batzuk, zeinek gizarteratzea nagusituko dute, indibidualizazioaren gainetik; konozimendua informazioaren gainetik eta errentagarritasun soziala ekonomikoaren gainetik. Baina beste teknologia batzuez hitz egin behar dugu, testuinguru honetan aurrera ateratzen ez direnak.
Esan beharra dago, bai, teknologia berri hauek gure bizitza asko errazten dutela, baina giza bazterkeria ere ekartzen dute, arazo larri bat.

Zer egin?

Nola erreakzionatzen dute familiak, Down Sindromeko ume bat eukiko dutela jakitean? Informazio nahiko dute zer egin jakiteko?
Ondoren emango dudan informazio guztia, beste pertsona baten blogetik aterata dago, beraz, amaieran helbidea eta argazki bat utziko dizuet, nahi izatekotan bertara joan eta informazio gehiago eukiteko.

Espainian, bi faktore nabarmen daude Down Sindromeko haurren jaiotza tasan eragina dutenak. Horietako bat da amniozentesis froga,1983. urtean aurkitu zutena, eta haurdunaldiko 13 eta 16 asteen artean detektatu ahal du Down Sindromea. Bestea abortuaren legea da, 1985ean zigortua, eta uzten duena bikotearen eskuetan erabakitzea gaixotasuna duen umea eukitea edo ez. Gaia polemikoa da, baina gauza bat argi dago: Down Sindromeko umeen jaiotzak asko jaitzi egin dira. Gaur egun, 1100 ume bakoitzetik bat Down Sindromea garatzen du, estatistikoki gertatzen dena baino %30 gutxiago. Espezialistek dioten moduan, Down Sindromeko ume bat eukiko dutela dakiten %80-a, abortua praktikatzea erabakitzen dute. Askok, datu hauen aurrean harritu egiten dira. Egia esanda, kasu bakoitza berezia da eta erabakiak oso desberdinak eta pertsonalak dira. Espainiako Down Sindromeko Federazioa, zalatu egin du bikoteek duten informazioa falta, eta horregaitik kasu gehienetan abortatzera eramaten dutenak. Eurek gura dute gurasoei esan gaixotasun honek duen alde ona eta alde txarra, geroago bikotea kontzientziaz eta lasaitasunez erabakia hartu ahal izateko. Adibidez, askok ez dakite, Down Sindromeko pertsonen bizi esperantza nahiko handitu dela azkenengo urteetan, zehazki, ia 20 urteetan. Orain, zenbaiten bizi esperantza 75 urteetara heldu daiteke. Gainera, teknika berriak sortu dira euren burmuinaren zati batzuk estimulatzeko, eta horren bidez, lehen egiten ez zuten gauzak egitea posiblea izango dute.


Blog honen informazioa:

Helbidea:

http://blogsociedad.com/272/aborto-disminuye-el-sindrome-de-down/

Argazkia:

2011-01-12

Webquest-a

Sarrera honen bidez, interneten aurkitutako eta nire ustez baliogarria den web quest baten komentarioa egingo dut.
Bertan, Down Sindromea duten pertsonei loturiko informazio guztia aurki ditzakegu.
Nire ustez, Down Sindromearen inguruan sakontzea beharrezkoa izango litzateke, denok berdinak garela adierazteko, nahiz eta desberdintasun fisikoak izan.
Hemen uzten dizuet web quest honen argazkia eta helbidea.

Multimedia

Hona hemen Goretti Ordorika, Naroa Ibarretxe eta hirurok egindako multimedia. Gernikako bonbardeaketaren gaia aukeratu dugu, uste dugulako oso eragingarria izan zela gizarterako, eta hemen, momentu horien laburpen txiki bat egiten saiatu gara.
Power point programa erabili dugu hau egiteko eta ondoren Slide Sharera igo dugu, blogera igo ahal izateko.
Beraz, multimedia ikusteko bi modu eukiko dituzue. Lehenengoz hemendik, blogetik. Eta bigarrenez, sarean.

Datuak

Hurrengo taula honetan, azkenengo urteetan zehar Down Sindromeko zenbat pertsona egon diren konparatu ahal dugu. Bertan ikusi ahal dugunez, gaixotasun hau garatzen duten umeak gero eta gehiago dira, eta hori ekiditzeko baliabideak bilatu beharko dituguz.


URTEA 2006 2007 2008 2009
JAIOTZAK GUZTIRA 54.386 53.959 54.452 56.701
D.S. KASUAK 63 66 104 109
BIZIRIK JAIOTA 36 29 36 34
ABORTUAK 27 37 68 75

Argitalpena

Hemen ekartzen dizuet Issuu orrialdetik ateratako argitalpen bat. Tamalez ez dut argitalpenik euskeraz aurkitu, eta beraz hau gaztelaniaz dago.
Garrantzitsua iruditu zaidan argitalpena da. Izan ere bertan azaltzen digu umeek duten hezkuntza prozesua eskolan zehar, lanerako bizitzan sartu baino lehen.


Abestia

Oraingo honetan aurkeztu nahi dizuet Down Sindromearekin lotura duen abesti bat. Izan ere, "El Canto Del Loco" taldearen abestia da, eta jakin ahal izan dudanez, haietariko baten anai txikia Down sindromea du. Abesti hau berari eginiko eskaintza bat da.
Goear-en bidez ipini dut abesti hau nire blogean. Hemen utziko dizuet bai kanta baita letra ere.
Zuen gustokoa izatea espero dut.





Tutoriala

Sarrera honen bidez adierazi nahi dut Naroa Ibarretxe eta biok egindako tutoriala. Kasu honetan, Slide Shareko power point bat blogera nola igo azaldu dugu.
Hasteko, CamStudio programa erabili dugu gure tutoriala grabatu ahal izateko- Tutoriala youtubera igo dugu, gero gure blogera sartu ahal izateko.
Bideo ikusteko bi modu egongo dira: alde batetik, bloga bertatik eta, beste aldetik, youtubera joanez.
Denontzat baliogarria izatea espero dugu.


Bideo zerrenda

Oraingo honetan, bideo zerrenda bat sortu dut. Bertan, Down Sindromearen gaixotasunaren inguruan dauden zenbait aldaketa ikusi ahal dira. Down sindromea nola hasten den ikusi daikegu, baita euren bizitzan zehar dauden aldaketak eta beste umeekin duten desberdintasunak ere. Gainera Down Sindromea duen ume baten gutuna ikusi daikegu, berak izan zuen arazorik nabarmenak eta azkenengoan Pablo Pinedaren elkarrizketa bat, Down Sindromea duen lehenengo lizentziatua.

Bideo zerrenda hau Embedr programaren bidez egin dudala aipatu beharra dut.



Nire argazki bilduma

Sarrera honetan, Down Sindromeari buruzko pertsonen argazki bilduma sortu dut. Argazki hauek aukeratu ditut, uste dudalako nahiko ondo bereizi ahal direla euren ezaugarriak, Down Sindromeko pertsonak direla identifikatzen dutenak.
Bilduma hau egiteko, Picasa programa erabili dut. Eta hauek ikusteko bi modu eukiko dituzue: lehenengoz, nire blogaren bitartez eta, bigarrenez, sarearen bitartez.


Down Sindromearen prozesua

EZAUGARRIAK

Fisiko eta mental ohiko atzeratasunez gain, beste osasun arazo asko daude Down sindromean ikusi ahal ditugunak. Hauek dira adibide batzuk:

  1. Entzumen galera
  2. Bihotzeko arazoak
  3. Hesteetako arazoak
  4. Ikusmen arazoak
  5. Tiroidea hormonaren maila baxuak
  6. Hezurretako arazoak
  7. Umeetan pisuaren gorakada baxua
Down sindromea duten pertsonek leuzemia garatzeko arrisku gehiago dute, gaixotasuna ez duten pertsonak baino. Gainera infekzioak garatzeko joera gehiago dute, inmunitate-sistemarekin arazoak dute, azaleko arazoak, baita konbuktsioak ere.

Down sindromea duten umeek, normalean, adin berdina duten umeek baino astiroago garatzen dira. Lengoaiaren garapena astiroagoa doa, baita garapen motorra ere. Adibidez, ume gehienek 12 eta 14 hilabete bitartean hasten dira ibiltzen, aldiz Down sindromea duten umeek 15 eta 36 hilabete bitartean hasten dira.



Power Point-a

Oraingo honetan, hemen utziko dizuet Slide Share-tik ateratako power point bat.
Bertan ikusi ahal dugunez, Down Sindromearen datu batzuk ematen dira, baina horretaz aparte down sindromea duen ume baten testigantza ikusi daikegu.
Gainera, bertan dauden argazkietan, pertsonai ospetsuak down sindromea duten umeekin egiten duten aportazioa ere ikusi egin ahal dugu.
Espero dut power pointa zuen gustokoa izatea.

2010-12-22

Bideoa

Sarrera honetan, Youtube-tik ateratako bideo bat ipini dut. Honen bitartez, guztiok berdinak garela adieraztea da helburua. Haiek ere sentimenduak dituzte, eta honekin horiek ezagutarazi nahi ditut.

2010-12-17

Historia

Down sindromea, John Langdon Haydon Down mediku britaniarraren abizenari esker du izen hori. Izan ere, mediku honek pertsona talde zehatz batek zuten ezaugarri kliniko komunak deskribatzen (bere kausa zehaztu gabe) lehenengo pertsona izan zen, 1886an.
Hala ere, 1958ko uztailean Jérôme Lejeune genetista frantziarrak deskubritu zuen, sindromea 21. kromosoman dagoen alterazio bat zela. Beraz, trisomia 21 izan zen gizakian aurkitutako lehenengo alterazio kromosomikoa.
Sindrome hau, gaigabezi intelektualaren kausa nagusia da eta giza alterazio genetiko arruntena: 1/700 sorrera. Intzidentzia amaren adinagaz gehitzen da, bereziki honek 35 urteak gainditzen dituenean, hau izanda down sindromeko ume bat izateko egiaztatuta dagoen arrisku faktore bakarra.

Down sindromea, zer da?

Down sindromea, 21. bikote kromosomikoan kromosoma gehigarri bat (edota zati bat) eragindako alterazio genetikoa da. Modu honetan, pertsona hauen zelulak hiru kromosoma dute bikote horretan (bertatik trisomia 21 izena), ohikoa bi bakarrik existitzea denean.



Gainera esan behar da, sindrome honek beti daramala berarekin atzerapen mentala; gradu baxuagoan edo altuagoan baina badaroa.
Sortzetiko errakuntza hau berezko egoera batez sortzen da. Ez ditugu errudunak bilatu behar.

2010-11-16

Mapa Kontzeptuala

Sarrera honetan, klasean landutako Manuel Castells-en "citilabs" bideoen inguruan Irati Etxebarrieta eta biok egindako mapa kontzeptuala dugu.
Behin bideo horiek ikusita, mapa kontzeptual hau egin dugu, bertan ikusitakoa azaltzen saiatzeko.



2010-10-05

Froga 1

Kaixo lagunok:
Hau da blogaren lehenengo froga! Ni EHUko ikaslea naiz.