2011-01-12

Webquest-a

Sarrera honen bidez, interneten aurkitutako eta nire ustez baliogarria den web quest baten komentarioa egingo dut.
Bertan, Down Sindromea duten pertsonei loturiko informazio guztia aurki ditzakegu.
Nire ustez, Down Sindromearen inguruan sakontzea beharrezkoa izango litzateke, denok berdinak garela adierazteko, nahiz eta desberdintasun fisikoak izan.
Hemen uzten dizuet web quest honen argazkia eta helbidea.

Multimedia

Hona hemen Goretti Ordorika, Naroa Ibarretxe eta hirurok egindako multimedia. Gernikako bonbardeaketaren gaia aukeratu dugu, uste dugulako oso eragingarria izan zela gizarterako, eta hemen, momentu horien laburpen txiki bat egiten saiatu gara.
Power point programa erabili dugu hau egiteko eta ondoren Slide Sharera igo dugu, blogera igo ahal izateko.
Beraz, multimedia ikusteko bi modu eukiko dituzue. Lehenengoz hemendik, blogetik. Eta bigarrenez, sarean.

Datuak

Hurrengo taula honetan, azkenengo urteetan zehar Down Sindromeko zenbat pertsona egon diren konparatu ahal dugu. Bertan ikusi ahal dugunez, gaixotasun hau garatzen duten umeak gero eta gehiago dira, eta hori ekiditzeko baliabideak bilatu beharko dituguz.


URTEA 2006 2007 2008 2009
JAIOTZAK GUZTIRA 54.386 53.959 54.452 56.701
D.S. KASUAK 63 66 104 109
BIZIRIK JAIOTA 36 29 36 34
ABORTUAK 27 37 68 75

Argitalpena

Hemen ekartzen dizuet Issuu orrialdetik ateratako argitalpen bat. Tamalez ez dut argitalpenik euskeraz aurkitu, eta beraz hau gaztelaniaz dago.
Garrantzitsua iruditu zaidan argitalpena da. Izan ere bertan azaltzen digu umeek duten hezkuntza prozesua eskolan zehar, lanerako bizitzan sartu baino lehen.


Abestia

Oraingo honetan aurkeztu nahi dizuet Down Sindromearekin lotura duen abesti bat. Izan ere, "El Canto Del Loco" taldearen abestia da, eta jakin ahal izan dudanez, haietariko baten anai txikia Down sindromea du. Abesti hau berari eginiko eskaintza bat da.
Goear-en bidez ipini dut abesti hau nire blogean. Hemen utziko dizuet bai kanta baita letra ere.
Zuen gustokoa izatea espero dut.





Tutoriala

Sarrera honen bidez adierazi nahi dut Naroa Ibarretxe eta biok egindako tutoriala. Kasu honetan, Slide Shareko power point bat blogera nola igo azaldu dugu.
Hasteko, CamStudio programa erabili dugu gure tutoriala grabatu ahal izateko- Tutoriala youtubera igo dugu, gero gure blogera sartu ahal izateko.
Bideo ikusteko bi modu egongo dira: alde batetik, bloga bertatik eta, beste aldetik, youtubera joanez.
Denontzat baliogarria izatea espero dugu.


Bideo zerrenda

Oraingo honetan, bideo zerrenda bat sortu dut. Bertan, Down Sindromearen gaixotasunaren inguruan dauden zenbait aldaketa ikusi ahal dira. Down sindromea nola hasten den ikusi daikegu, baita euren bizitzan zehar dauden aldaketak eta beste umeekin duten desberdintasunak ere. Gainera Down Sindromea duen ume baten gutuna ikusi daikegu, berak izan zuen arazorik nabarmenak eta azkenengoan Pablo Pinedaren elkarrizketa bat, Down Sindromea duen lehenengo lizentziatua.

Bideo zerrenda hau Embedr programaren bidez egin dudala aipatu beharra dut.



Nire argazki bilduma

Sarrera honetan, Down Sindromeari buruzko pertsonen argazki bilduma sortu dut. Argazki hauek aukeratu ditut, uste dudalako nahiko ondo bereizi ahal direla euren ezaugarriak, Down Sindromeko pertsonak direla identifikatzen dutenak.
Bilduma hau egiteko, Picasa programa erabili dut. Eta hauek ikusteko bi modu eukiko dituzue: lehenengoz, nire blogaren bitartez eta, bigarrenez, sarearen bitartez.


Down Sindromearen prozesua

EZAUGARRIAK

Fisiko eta mental ohiko atzeratasunez gain, beste osasun arazo asko daude Down sindromean ikusi ahal ditugunak. Hauek dira adibide batzuk:

  1. Entzumen galera
  2. Bihotzeko arazoak
  3. Hesteetako arazoak
  4. Ikusmen arazoak
  5. Tiroidea hormonaren maila baxuak
  6. Hezurretako arazoak
  7. Umeetan pisuaren gorakada baxua
Down sindromea duten pertsonek leuzemia garatzeko arrisku gehiago dute, gaixotasuna ez duten pertsonak baino. Gainera infekzioak garatzeko joera gehiago dute, inmunitate-sistemarekin arazoak dute, azaleko arazoak, baita konbuktsioak ere.

Down sindromea duten umeek, normalean, adin berdina duten umeek baino astiroago garatzen dira. Lengoaiaren garapena astiroagoa doa, baita garapen motorra ere. Adibidez, ume gehienek 12 eta 14 hilabete bitartean hasten dira ibiltzen, aldiz Down sindromea duten umeek 15 eta 36 hilabete bitartean hasten dira.



Power Point-a

Oraingo honetan, hemen utziko dizuet Slide Share-tik ateratako power point bat.
Bertan ikusi ahal dugunez, Down Sindromearen datu batzuk ematen dira, baina horretaz aparte down sindromea duen ume baten testigantza ikusi daikegu.
Gainera, bertan dauden argazkietan, pertsonai ospetsuak down sindromea duten umeekin egiten duten aportazioa ere ikusi egin ahal dugu.
Espero dut power pointa zuen gustokoa izatea.