2011-01-13

"El Educador Social en la Sociedad de la Informacion"

Sarrera honi hasiera emateko, esan beharra dago, Alejandro Martinez Gonzalez idatzitako “El Educador Social en la Sociedad de la Información” testuari buruz hitz egingo dudala.
Bera, hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrien titulatua da eta beraz, teknologia berriei buruz hitz egin digu artikulu honetan.

Berak dioen bezala, informazio eta komunikaziozko teknologiak (IKT), bakarrik dira eredu politiko, ekonomiko eta social bat. Eredu bat zeinek bere aukerak baldintzaten ditu, errentagarritasun handiagoa lortzeko.
Pertsonak aldarrikatuko dute IKT batzuk, zeinek gizarteratzea nagusituko dute, indibidualizazioaren gainetik; konozimendua informazioaren gainetik eta errentagarritasun soziala ekonomikoaren gainetik. Baina beste teknologia batzuez hitz egin behar dugu, testuinguru honetan aurrera ateratzen ez direnak.
Esan beharra dago, bai, teknologia berri hauek gure bizitza asko errazten dutela, baina giza bazterkeria ere ekartzen dute, arazo larri bat.

Zer egin?

Nola erreakzionatzen dute familiak, Down Sindromeko ume bat eukiko dutela jakitean? Informazio nahiko dute zer egin jakiteko?
Ondoren emango dudan informazio guztia, beste pertsona baten blogetik aterata dago, beraz, amaieran helbidea eta argazki bat utziko dizuet, nahi izatekotan bertara joan eta informazio gehiago eukiteko.

Espainian, bi faktore nabarmen daude Down Sindromeko haurren jaiotza tasan eragina dutenak. Horietako bat da amniozentesis froga,1983. urtean aurkitu zutena, eta haurdunaldiko 13 eta 16 asteen artean detektatu ahal du Down Sindromea. Bestea abortuaren legea da, 1985ean zigortua, eta uzten duena bikotearen eskuetan erabakitzea gaixotasuna duen umea eukitea edo ez. Gaia polemikoa da, baina gauza bat argi dago: Down Sindromeko umeen jaiotzak asko jaitzi egin dira. Gaur egun, 1100 ume bakoitzetik bat Down Sindromea garatzen du, estatistikoki gertatzen dena baino %30 gutxiago. Espezialistek dioten moduan, Down Sindromeko ume bat eukiko dutela dakiten %80-a, abortua praktikatzea erabakitzen dute. Askok, datu hauen aurrean harritu egiten dira. Egia esanda, kasu bakoitza berezia da eta erabakiak oso desberdinak eta pertsonalak dira. Espainiako Down Sindromeko Federazioa, zalatu egin du bikoteek duten informazioa falta, eta horregaitik kasu gehienetan abortatzera eramaten dutenak. Eurek gura dute gurasoei esan gaixotasun honek duen alde ona eta alde txarra, geroago bikotea kontzientziaz eta lasaitasunez erabakia hartu ahal izateko. Adibidez, askok ez dakite, Down Sindromeko pertsonen bizi esperantza nahiko handitu dela azkenengo urteetan, zehazki, ia 20 urteetan. Orain, zenbaiten bizi esperantza 75 urteetara heldu daiteke. Gainera, teknika berriak sortu dira euren burmuinaren zati batzuk estimulatzeko, eta horren bidez, lehen egiten ez zuten gauzak egitea posiblea izango dute.


Blog honen informazioa:

Helbidea:

http://blogsociedad.com/272/aborto-disminuye-el-sindrome-de-down/

Argazkia: